ESEU
Albisteetara itzuli

Akabo fresko kontuak

RedaccionJoseba Ona

Akabo fresko kontuak. Bihartik aurrera aire masa bero bat izango dugu gainean, badirudi gainera egun batzutan gelditu nahi duela gurekin. Kosta partean egunik beroena bihar izango da momentuz. 33-34°C-ko maximoekin. Hurrengo aste hasieran 25°C-ren bueltan ibiliko direla dirudi, ipar haizearekin.

Barnealdean berriz, astelehena ta asteartea kenduta 30°C-tik gora egongo garela dirudi bolada luze batean.

Igandean ezegonkortasun puntu bat ikusten da, eta ezin da ekaitz punturen bat baztertu. 

Badirudi datorren astearen bigarren zatian, berriro ekaitzetarako joera egin daitekeela.

Beraz uda giroa hurrengo zazpi egunetan gutxienez.